XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), geroz eta hobeak izan ziren teknikak XVIII. mendeko zearroletara heldu arte.

Elkarren atzetik etorri ziren sutegi modu berriak: aterpe gabeko kare eta harrizko labeak, oletako sutegi katalana (XIV. mendean) eta XVIII. menderaino iraun zuen bizkaitar sutegia.

Ez da beti erraza sutegi hauen teknikak ezagutzen; baina burdinolek gizartearengan zuten eraginaz jabetzeko, premiazkoa da egiten zutena jakitea.

II,5. Burdinolen lanak Burdingaiak bi bide har zitzakeen, itsasorakoa eta oletarakoa.

Hau da, Euskal Herrian lantzeko erabil zitekeen nahiz merkatalgorako zuzenean.

Ola zaharrek horixe nahi izan zuten: hemen berton gure burdin-meaztegiei probetxurik onena atera.

Erdi Haroan (XIV. mende haseran) Europako olategi handienak (Estiria-k alegia) urtebetean ematen zuen burdina, ordu gutitan egiten zuen XIX. mendearen haseran lantegi handi batek bakarrik.

Mende haietan, urri zegoen oraindik burdina Europan (Nef).

Eta ekonomia apal hartan, euskal burdinolek gailur nabarmen bat jo zuten.

Ospe zabala ukan zuen gure burdinak, eta ez Bizkaiko burdingaiak bakarrik, baita olagizonen burdin landuak ere: ezpatak, ontziak, aingurak... Burdinola bakoitzak 1000/1500 kintal landu zitzakeen urtean (Gorosabel).

Burdin landuaren eskea bi tokitatik etor zitekeen: alde batetik, bake-garaietako tresnen beharrizanak, eta, bestetik, harmadak ere bazuen harma berri eta hobeagoen premia.

Bake aldietako emana hiru pundu nagusitara zuzen zitekeen: etxe bizitzara, laborantzara, itsas-ontzigintzara.

Gerrateetan, berriz, harmaden eskea nagusitzen zen, gainerako eskeen gainetik.

Gudaldiek zentzu zabal batean bederen lagundu egiten zieten olei (Th. Lefèvre).